martes, 21 de diciembre de 2010

Artajonako Zerkoa.



Hona hemen Artajonako Zerkoaren erreportaia, Aner Murua eta Laura Eguiguren ikasleen eskutik.

domingo, 31 de octubre de 2010

sábado, 30 de octubre de 2010

Gizarte sareak; moda hutsa?



Gizarte sareak moda bat baino gehiago dela argi gelditzen da.

Komunikatzeko moduaren erabateko aldaketa da.

IRAULTZA DA.

@chavezcandanga



Kontu honek 300 mila jarraitzaile baino gehiago lortu ditu egun gutxitan. Hau dela eta, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak laguntza eskatu du eta 200 pertsona arduratu dira bere kontu hau eramateaz.

Bertan inon ez entzun izan diren albisteak argitaratzen dituzte. Horrela, Chavez Venezuelako twitter bisitatuena izatera heldu da, Globovision eta honen aurreko zuzendariaren aurretik.

Hala ere, Twitter-ek menperatua jarraitzen duela dio albisteak. Eta bertan, jendea protestak eta kritikak egiteko baliatzen dela ere.

Polemika hau dela eta, aste honetan horri buruzko bideo bat izan da argitaratua Youtuben. Ikusgarria.

viernes, 29 de octubre de 2010

domingo, 24 de octubre de 2010

SsanYong.



SsanYong Korando berriaren iragarkia.

Nolabait... barregarria?

Hedabideak; benetan informatzaileak?





Hedabideen aurrerapenaz hitz egin dudan bezala, aipatzekoa da ere bertan ematen den informazioa. Informazioa baino gehiago, INFORMAZIOAREN KALITATEA. Kalitatezko informazioa esaten dudanean, informazio objetiboaz ari naiz.

Ohikoa da gaur egun, hedabide bakoitzak notizia bera modu ezberdinean interpretatzea, adibidean bezala. Argi izan beharreko zerbait da hedabideen atzean ere nolabaiteko boterea dagoela eta hauek guztiz baliatzen direla informazioa ematerako orduan. Beraz, kontuan izan behar da hau, edozer gauza sinistu ez dezagun.

Hedabideen iraultza.



Hedabideen iraultzaren eraginez, orain arte informazioa jaso edota zabaltzeko modua izan dena, guztiz aldatu da. Egunkariak, adibidez, milaka pertsona dira gaur egun internet bidez irakurtzen dituztenak, baita irratia entzuten dutenak, eta berdin filmak edo entziklopediekin. Nolabait, informazioa oso modu ezberdinean jasotzeko aukera zabaldu da, birtuala.

Bideoan, etorkizunetik hitz egiten digun ahotsak dio, pertsonalitate berri bat sortu dela hedabideen munduan, prosumer-a. Hau da, era berean, informazioaren ekoizlea eta kontsumidorea dena. Identitate ezberdinak dituzten pertsonei buruz ere aipamena egiten du. Gaur egun, posible da interneten pertsona batek identitate bat baino gehiago izatea, batez ere, gizarte sareei esker, eta baita Second life bezalako programekin.

Etorkizunez hitz egiten duenean, dena internet bidez egingo dela ziurtatzen du eta orain arte erabili izan direnak irratia entzuteko edota telebista ikus-entzuteko guztiz desagertuko direla. Garatzen joan den globalizazioak aurrera egiten jarraituko du eta hedabideak enpresa gutxi batzuen esku geratuko dira. Copyright-aren desagerpena ere aipatzen du.

Beraz, honekin guztiarekin ondoriozta dezakeguna da, alde batetik hedabideen garapenak nolabaiteko erraztasunak eta aurrerapenak ematen dizkigula, baina kontu handiko gauza ere badela, eta arreta handiarekin tratatu beharreko zerbait dela.