domingo, 24 de octubre de 2010

Hedabideen iraultza.



Hedabideen iraultzaren eraginez, orain arte informazioa jaso edota zabaltzeko modua izan dena, guztiz aldatu da. Egunkariak, adibidez, milaka pertsona dira gaur egun internet bidez irakurtzen dituztenak, baita irratia entzuten dutenak, eta berdin filmak edo entziklopediekin. Nolabait, informazioa oso modu ezberdinean jasotzeko aukera zabaldu da, birtuala.

Bideoan, etorkizunetik hitz egiten digun ahotsak dio, pertsonalitate berri bat sortu dela hedabideen munduan, prosumer-a. Hau da, era berean, informazioaren ekoizlea eta kontsumidorea dena. Identitate ezberdinak dituzten pertsonei buruz ere aipamena egiten du. Gaur egun, posible da interneten pertsona batek identitate bat baino gehiago izatea, batez ere, gizarte sareei esker, eta baita Second life bezalako programekin.

Etorkizunez hitz egiten duenean, dena internet bidez egingo dela ziurtatzen du eta orain arte erabili izan direnak irratia entzuteko edota telebista ikus-entzuteko guztiz desagertuko direla. Garatzen joan den globalizazioak aurrera egiten jarraituko du eta hedabideak enpresa gutxi batzuen esku geratuko dira. Copyright-aren desagerpena ere aipatzen du.

Beraz, honekin guztiarekin ondoriozta dezakeguna da, alde batetik hedabideen garapenak nolabaiteko erraztasunak eta aurrerapenak ematen dizkigula, baina kontu handiko gauza ere badela, eta arreta handiarekin tratatu beharreko zerbait dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario